Memoria
Edukia gailuaren barneko memorian eta memoria txartelean gorde dezakezu.
32
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Memoriaren egoera ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Biltegia memoriaren egoera ikusteko.
Memoria txartela
Gailuak microSD™ memoria txartela onartzen du, edukia biltegiratzeko erabiltzen
dena. Txartel mota hori memoria txartel eramangarri gisa ere erabil daiteke beste
gailu bateragarrietan.
Baliteke aparteko memoria txartel bat erosi behar izatea.
Memoria txartela formateatzea
Gailuko memoria txartela formatea dezakezu, adibidez, memorian tokia egiteko.
Ondorioz, txarteleko datu guztiak ezabatuko dituzu.
Memoria txarteleko eduki guztia ezabatzen da formateatzen duzunean. Memoria txartela
formateatu aurretik, ziurtatu gorde nahi dituzun datu guztien babeskopia egingo duzula.
Edukiaren babeskopia egiteko, edukia ordenagailuan kopia dezakezu. Informazio gehiago
eskuratzeko, joan
Gailua ordenagailura konektatzea
kapituluko 97. orrialdera.
Memoria txartela formateatzeko
1
Arrastatu egoera barra behera eta ondoren punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Biltegia > Ezabatu SD txartela.
3
Berresteko, punteatu Ezabatu SD txartela > Ezabatu guztia
Aplikazio memoria ezabatzea
Batzuetan aplikazio baten memoria ezabatu beharko duzu. Hori gertatzen da,
adibidez, aplikazio memoria betetzen denean edo joko baten puntuazioak ezabatu
nahi badituzu. Agian aplikazio batzuetako sarrerako posta, SMSak eta MMSak ere
ezabatu nahi ditzakezu.
Aplikazioetako memoria ezabatzeko
1
Arrastatu egoera barra behera eta, ondoren, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Aplikazioak.
3
Punteatu aplikazio bat bertako memoria guztia ezabatzeko.
4
Punteatu Ezabatu cachea.
Ezin da aplikazio batzuen memoria ezabatu.