Internet eta mezularitza ezarpenak
Internetera sartzeko eta MMSak bidaltzeko, datu mugikorren konexioa eta ezarpen
zuzenak izan behar dituzu, APN (Access Point Name edo sarbide puntuaren izena)
ezarpenak, alegia. APNak gailu mugikorra konekta daitekeen sarea identifikatzen du.
Normalean, Interneteko eta mezularitzako ezarpenak deskarga ditzakezu gailua lehen
aldiz konfiguratzen duzunean SIM txartela sartuta dagoela. Bestelako kasuetan,
ezarpenak aurretik instalatua egon daitezke. Bestela, ezarpenak deskarga ditzakezu
edo eskuz gehi ditzakezu. Jarri harremanetan sareko operadorearekin Interneteko eta
mezularitzako ezarpenei buruzko informazio xehatua lortzeko.
Ezin bazara Internetera sartu, datu konexiorik ez baduzu edo MMSak ezin badituzu jaso edo
bidali, saiatu Interneteko eta mezularitzako ezarpen guztiak ezabatzen eta berriro gehitzen.
Interneteko eta mezularitzako ezarpenak deskargatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Xperia™ > Internet ezarpenak.
3
Punteatu Onartu.
Interneteko ezarpen lehenetsiak berrezartzeko
1
Arrastatu egoera barra behera eta ondoren punteatu .
2
Punteatu Gehiago... > Sare mugikorrak.
3
Punteatu Sarbide puntuen izenak eta, ondoren, punteatu .
4
Punteatu Berrezarri lehenetsiak.
Sarbidearen izenak (APNak)
APN zure gailuaren eta Interneten artean datu konexioak ezartzeko erabiltzen da.
APNak zein IP helbide mota erabili, zein segurtasun metodo erabili eta bukaerako
zein konexio erabili zehazten ditu. APNa egiaztatzea baliagarria da Interneten
sartzerik ez duzunean, datuen konexiorik ez duzunean edo multimedia mezuak bidali
edo jasotzerik ez duzunean.
Uneko Access Point Name-a ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Gehiago... > Sare mugikorrak.
3
Punteatu Sarbide puntuen izenak.
Konexio erabilgarri bat baino gehiago badituzu, sare-konexio aktiboa markatutako botoi batez
adieraziko da.
Interneteko ezarpenak eskuz gehitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Gehiago... > Sare mugikorrak.
3
Punteatu Sarbide puntuen izenak > .
4
Punteatu Izena eta sartu sortu nahi duzun sare profilaren izena.
5
Punteatu APN eta idatzi sarbide puntuaren izena.
6
Sartu sare operadoreak eskatutako gainerako informazioa.
7
Amaitutakoan, punteatu eta punteatu Gorde.
34
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Erabilerari buruzko informazioa
Kalitate arrazoiengatik, Sony Mobile enpresak gailuaren erabilerarekin lotutako errore
txosten eta estatistika anonimoak biltzen ditu. Bildutako ezein informazio ez da datu
pertsonala.
Erabilera informazioa bidaltzea onartzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Xperia™ > Erabilera informazioaren
ezarpenak
.
3
Markatu Bidali erabilera informazioa kontrol laukia, oraindik markatu gabe
badago.
4
Punteatu Ados.