Sony Xperia SP - Hasierako pantaila

background image

Hasierako pantaila

Hasierako pantaila gailua erabiltzeko abiapuntua da. Aplikazioekin, widget-ekin,

lasterbideekin, karpetekin, gaiekin eta horma paperarekin pertsonaliza dezakezu.

Panel osagarriak ere gehi ditzakezu.
Hasierako pantaila gailuaren pantailaren mugetatik harago doa, beraz, hatza ezker-

-eskuin pasa beharko duzu hasierako pantailaren panel guztiak ikusi ahal izateko.

irudiak zein hasierako pantaila ikusten ari zaren

adierazten du. Paneletako bat hasierako pantailaren panel nagusi izenda dezakezu,

edo panelak gehi eta ken ditzakezu.

18

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Hasierako pantailara joateko

Sakatu .

Hasierako pantaila arakatzeko

Korritu eskuinera edo ezkerrera.

Panel bat hasierako pantailako panel gisa ezartzeko

1

Eduki ukituta Hasierako pantaila ikuspegian hutsik dagoen eremu bat gailuak

dardara egin arte.

2

Irristatu ezkerrera edo eskuinera hasierako pantailako panel nagusi gisa ezarri

nahi duzun panelera eta punteatu .

Panelak hasierako pantailan gehitzeko

1

Eduki ukituta Hasierako pantaila ikuspegian hutsik dagoen eremua bat gailuak

bibratu arte.

2

Pasa hatza ezkerrera edo eskuinera panelak arakatzeko eta punteatu .

Panela hasierako pantailatik ezabatzeko

1

Eduki ukituta Hasierako pantaila ikuspegiko eremu huts bat gailuak dardara

egin arte.

2

Korritu ezkerrera edo eskuinera ezabatu nahi duzun panelera iristeko eta

punteatu .

Widgetak

Widgetak zuzenean Hasierako pantaila-n erabili ditzakezun aplikazio txikiak dira.

Esaterako, “WALKMAN” widgetaren bitartez, musika zuzenean erreproduzitu

dezakezu.
Widget batzuk tamainaz aldatu daitezke: eduki gehiago ikusteko handitu ditzakezu,

edo bestela, txikitu, Hasierako pantaila-n toki gutxiago har dezaten.

Widgetak hasierako pantailan gehitzeko

1

Eduki ukituta Hasierako pantaila ikuspegian hutsik dagoen eremua bat gailuak

bibratu arte eta punteatu Widgetak.

2

Bilatu eta ukitu birbidali nahi duzun widgeta.

19

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Widget bati tamaina aldatzeko

1

Eduki ukituta widget bat handitu eta gailuak dardara egin arte. Orduan, askatu

widgeta. Widgetari tamaina aldatu badieziokezu, adibidez, Egutegia widgetari,

narbarmendutako marko bat eta tamainaz aldatzeko puntuak agertuko dira.

2

Arrastatu puntuak barrurantz edo kanporantz widgeta txikitu edo hedatzeko.

3

Widgetaren tamaina berria berresteko, punteatu Hasierako pantaila ikuspegiko

punturen batean.

Hasierako pantaila berrantolatzea

Pertsonalizatu hasierako pantailaren itxura eta aldatu bertatik atzitzen dituzun

eginbideak. Aldatu pantailaren atzeko planoa, aldatu elementuak tokiz, sortu karpetak

eta gehitu laster teklak eta widgetak.

Pertsonalizatzeko aukerak

Hasierako pantailako eremu huts bat ukituta edukitzen duzunean, pertsonalizatzeko

aukera hauek agertuko dira:

Gehitu widgetak hasierako pantailan.
Gehitu aplikazioak eta laster teklak.
Ezarri hasierako pantailarentzat horma papera.
Ezarri atzealdearentzat gaia.

Hasierako pantailako pertsonalizazio aukerak ikusteko

Eduki ukituta Hasierako pantaila ikuspegiko eremu huts bat gailuak dardara

egin arte eta pertsonalizatzeko aukerak agertuko dira pantailaren behealdean.

Laster markak hasierako pantailan gehitzeko

1

Eduki ukituta Hasierako pantaila ikuspegian hutsik dagoen eremu bat gailuak

dardara egin eta pertsonalizazio menua agertu arte

2

Pertsonalizazio menuan, punteatu Aplikazioak.

3

Korritu aplikazio zerrendan zehar eta hautatu aplikazioa. Hautatutako aplikazioa

Hasierako pantaila atalean gehituko da.

3. urratsean, bestela, Last. teklak puntea dezakezu eta zerrendako beste aplikazio bat

hautatu. Metodo hori erabiltzen baduzu laster teklak gehitzeko, erabilgarri dauden

aplikazioetako batzuek funtzionaltasun zehatza gehitzen diote laster teklari.

Eraman elementuak hasierako pantailara

Eduki ukituta elementu bat handitu eta gailuak dardara egin arte. Orduan,

arrastatu elementua kokapen berrira.

Widgetak hasierako pantailatik ezabatzeko

Eduki ukituta elementu bat handitu eta gailuak dardara egin arte. Orduan,

arrastatu elementua karpetara.

Karpetak hasierako pantailan sortzeko

Eduki ukituta aplikazioaren ikonoa edo laster tekla handiagotu eta gailuak

dardara egin arte. Gero, arrastatu eta askatu beste aplikazio baten ikonoaren

edo laster teklaren gainean.

Hasierako pantailako karpetan elementuak gehitzeko

Eduki ukituta elementu bat handitu eta gailuak dardara egin arte. Orduan,

arrastatu elementua karpetara.

20

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Hasierako pantailako karpetari izena aldatzeko

1

Punteatu karpeta, hura irekitzeko.

2

Punteatu karpetaren izenburu barra Karpetaren izena, eremua erakusteko.

3

Sartu karpetaren izen berria eta punteatu Eginda.

Aldatu hasierako pantailaren atzeko planoa

Egokitu Hasierako pantaila zure beharretara horma-paper eta gai desberdinak

erabiliz.

Aldatu Hasierako pantailaren horma-papera

1

Eduki ukituta Hasierako pantaila ikuspegian hutsik dagoen eremu bat gailuak

dardara egin arte.

2

Punteatu Horma pap. eta hautatu aukera bat.

Hasierako pantailarentzako gaia ezartzeko

1

Eduki ukituta Hasierako pantaila ikuspegiko eremu huts bat gailuak dardara

egin arte.

2

Punteatu Gaiak eta, ondoren, hautatu gaia.

Gaia aldatzen duzunean, zenbait aplikazioren atzeko planoa ere aldatuko da.