Datu erabilera kontrolatzea
Datu mugikorren edo Wi-Fi® konexio bidez eta epe jakin batean, gailutik eta gailura
transferitutako datu kopuruaren segimendua egin dezakezu. Adibidez, banakako
aplikazioek erabilitako datu kopurua ere muga dezakezu. Datu mugikorreko
konexioaren bidez datuak transferitzeko, datu erabileraren abisuak eta mugak ezar
ditzakezu, kostu gehigarriak saihesteko.
Datu erabileraren ezarpena doituz, datu erabileraren gainean kontrol handiagoa izan dezakezu,
baina ezingo duzu kostu gehigarriak saihestea bermatu.
Datu trafikoa aktibatzeko edo desaktibatzeko
1
Arrastatu egoera barra behera eta ondoren punteatu .
2
Punteatu Datuen erabilera.
3
Arrastatu Sare mugikorreko datuak aukeraren alboko graduatzailea, datu
trafikoa aktibatzeko edo desaktibatzeko.
Datu trafikoa desaktibatuta dagoenean, gailuak Wi-Fi® eta Bluetooth® konexioak ezartzen
jarrai dezake.
Datu erabileraren abisua ezartzeko
1
Egiaztatu datu trafikoa aktibatuta dagoela.
2
Arrastatu egoera barra behera eta ondoren punteatu .
3
Bilatu eta punteatu Datuen erabilera.
4
Abisuaren maila ezartzeko, arrastatu abisu lineak nahi diren balioetara. Datu
trafikoaren kopurua ezarri duzun mailara iristen denean, jakinarazpen abisu bat
jasoko duzu.
Datu erabileraren muga ezartzeko
1
Egiaztatu datu trafikoa aktibatuta dagoela.
2
Arrastatu egoera barra behera eta ondoren punteatu .
3
Bilatu eta punteatu Datuen erabilera.
4
Markatu Ezarri mugikorreko datu muga kontrol laukia, oraindik markatu gabe
badago, eta punteatu Ados.
5
Datu erabileraren muga ezartzeko, arrastatu dagozkion lineak nahi diren
balioetara.
Datu erabilera ezarritako mugara iristen denean, gailuko datu trafikoa automatikoki desaktibatu
egingo da.
35
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Banakako aplikazioen datu erabilera kontrolatzeko
1
Arrastatu egoera barra behera eta ondoren punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Datuen erabilera.
3
Aurkitu eta punteatu nahi duzun aplikazioa.
4
Markatu Murriztu atzeko planoko datuak kontrol laukia.
5
Aplikazio baten ezarpen zehatzagoetara sartzeko (baldin badaude), punteatu
Ikusi aplikazioaren ezarpenak
eta egin nahi dituzun aldaketak.
Banakako aplikazioarekin lotutako datu erabileraren ezarpenak aldatzen badituzu, haren
errendimenduan eragina izan dezake.
Wi-Fi® bidez transferitutako datuak ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Datuen erabilera.
3
Punteatu eta markatu Erakutsi Wi-Fi erabilera kontrol laukia, markatu gabe
badago.
4
Punteatu Wi-Fi fitxa.