Sony Xperia SP - Blokeatutako pantaila

background image

Blokeatutako pantaila

Blokeatutako pantaila da gailua blokeatuta dagoenean baina pantaila aktibo

dagoenean ikusten duzun pantaila. Blokeatutako pantailak bost panel izan ditzake

gehienez, eta panel bakoitzean widget bat gehi dezakezu. Widget horiek blokeatutako

pantailatik atzi ditzakezu. Adibidez, Egutegia eta posta elektronikoko widgeta gehi

ditzakezu, aplikazio horretara bizkorrago sartu ahal izateko.

Erlojua widgeta lehenespenez dago blokeatutako pantailaren erdiko panelean kokatuta.

Widgetak blokeatutako pantailan gehitzeko

1

Pantaila aktibatzeko, sakatu labur pizteko tekla .

2

Pasa hatza barrurantz pantailako ezkerraldetik agertu arte eta, ondoren, hori

sakatu.

3

Behar izanez gero, sartu PIN kodea, eredua edo pasahitza pantaila

desblokeatzeko.

4

Bilatu eta punteatu gehitu nahi duzun widgeta.

5

Gauzatu pantailan agertzen diren argibideak, behar izanez gero, widgeta

gehitzen amaitzeko.

Widgetak blokeatutako pantailatik kentzeko

1

Pantaila aktibatzeko, sakatu labur pizteko tekla .

2

Eduki ukituta kendu nahi duzun widgeta eta, ondoren, arrastatu atalera.

Widgetak blokeatutako pantailara eramateko

1

Pantaila aktibatzeko, sakatu labur pizteko tekla .

2

Eduki ukituta eraman nahi duzun widgeta. Ondoren, arrastatu elementua

kokapen berrira.