Bateria
Gailuak bateria kapsulatua du.
Bateria kargatzea
Gailuaren bateriak karga pixka bat izaten du erosten duzunean. Zenbait minutu pasa
daitezke bateria ikonoa pantailan agertu baino lehen, kargatzeko kablea energia
iturri batera, hala nola USB ataka batera edo kargagailu batera, konektatzen
duzunean. Kargatzen ari den bitartean, gailua normaltasunez erabil dezakezu. Gailua
denbora luzez kargatzen edukiz gero, gau osoan adibidez, ez da bateria edo gailua
kaltetuko.
Gailua kargatzeko
15
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
1
Konektatu kargagailua korronte hartune batera.
2
Konektatu USB kablearen mutur bat kargagailuan (edo ordenagailuaren USB
atakan).
3
Entxufatu kablearen beste muturra gailuaren mikro USB atakan, USB ikurra
gora begira dagoela. Jakinarazpen argia piztuko da kargatzen hasterakoan.
4
Gailua guztiz kargatutakoan, deskonektatu kablea gailutik kanpora tiratuta.
Ziurtatu konektorea tolesten ez dela.
Erabili gailuarekin emandako kargagailua eta USB kablea, bizkorrago kargatzen dela
bermatzeko. Bateria guztiz deskargatuta badago, hainbat minutu beharko dira jakinarazpen
argia piztu eta kargatze ikonoa ( ) agertu arte.
Bateriaren jakinarazpen argiaren egoera
Berdea
Bateria maila % 90etik gorakoa da
Gorri keinukaria
Bateria gutxi gelditzen da
Laranja
Bateria kargatzen ari da eta bateria maila % 90etik beherakoa da
Bateria egiaztatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Telefonoari buruz > Egoera > Bateria maila.
Bateriaren errendimendua hobetzea
Ondorengo aholkuek zure bateriaren errendimendua hobetzen lagunduko dizute:
•
Kargatu gailua maiz. Ez dio bateriaren iraupenari eragingo.
•
Internetetik datuak jaisteak energia kontsumitzen du. Internet erabiltzen ari ez
zarenean, energia aurrez dezakezu datu konexio guztiak sare mugikorretan
desgaituta. Ezarpen horrek ez du datuak hari gabeko sareen bidez transmititzea
eragotziko.
•
Desaktibatu Bluetooth® eta Wi-Fi® konexioak, eginbide hauek behar ez dituzunean.
Errazago aktibatu eta desaktibatzeko, arrastatu egoera barra behera jakinarazpenen
panelean.
•
Erabili STAMINA modua eta Bateria gutxiko modua eginbideak bateriaren
kontsumoa gutxitzeko. Gailua erabiltzen duzun moduaren arabera, zuretzat egokiena
den bateria aurrezteko modua hauta dezakezu. Gainera, bateria aurrezteko modu
bakoitzaren ezarpenak pertsonaliza ditzakezu.
•
Ezarri sinkronizazio aplikazioak (posta elektronikoa, egutegia eta kontaktuak
sinkronizatzeko erabiltzen dena), eskuz sinkronizatzeko. Automatikoki ere sinkroniza
daiteke, baina sinkronizazioko denbora gehiago behar da.
•
Irakurri gailuaren bateriaren erabilerari buruzko menua, energia gehien zein aplikaziok
kontsumitzen duen ikusteko. Zure bateriak energia gehiago kontsumituko du bideoak
eta musika erreproduzitzeko aplikazioak erabiltzen dituzunean, YouTube™, adibidez.
Google Play™ zerbitzutik deskargatutako aplikazio batzuek ere bateria gehiago
kontsumi dezakete.
•
Itxi eta irten erabiltzen ari ez zaren aplikazioetatik.
•
Jaitsi pantailaren argitasun maila.
•
Desaktibatu gailua edo aktibatu Hegaldi modua ezarpena, estaldurarik gabeko
eremuan bazaude. Bestela, gailuak etengabe bilatuko ditu sare erabilgarriak, eta
horrek bateria kontsumitzen du.
•
Erabili Sony™-ren jatorrizko eskulibreko gailuak musika entzuteko. Eskulibreko
gailuek gailuaren bozgorailuek baino bateria gutxiago kontsumitzen dute.
•
Jarri gailua egonean moduan ahal den guztietan. Egonean moduaren iraupena deritzo
gailua sarera konektatuta egon, baina erabiltzen ez den denborari.
•
Desgaitu horma paper dinamikoak.
Bateriaren erabileraren menua atzitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa > Bateriaren erabilera.
16
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
STAMINA modua erabiltzea
Aktibatu STAMINA modua eginbidea Wi-Fi® konexioa, datu trafikoa eta energia
gastatzen duten hainbat aplikazio pausatzen ditu, pantaila inaktibo dagoenean.
STAMINA modua aktibo dagoenean, telefono deiak eta SMS eta MMSak jasotzen
jarraituko duzu. Era berean, aplikazioen zerrenda konfigura dezakezu, pantaila
inaktibo dagoela exekutatuta jarrai dezaten. Pantaila berriro aktibo dagoenean,
pausatutako funtzio guztiak berrekingo dira.
STAMINA modua aktibatzeko
1
Arrastatu egoera barra behera eta ondoren punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Bateriaren kudeaketa.
3
Arrastatu STAMINA modua alboko graduatzailea eskuinera eta punteatu
egoera barran agertzen den Aktibatu. aukera, STAMINA modua aktibatuta
dagoenean.
STAMINA modua desaktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Punteatu STAMINA modua alboko .
STAMINA moduaren ezarpenak aldatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Ezarpenen menua irekitzeko, punteatu STAMINA modua.
4
Gehitu edo kendu aplikazioak nahi bezala.
5
Amaitutakoan, punteatu Eginda.
Gailuaren egonean moduaren gutxi gorabeherako iraupena
Egonean moduaren iraupenak gailua sare batera konektatuta egon, baina aktiboki
erabiltzen ez denean (deiak egin edo jaso) bateriak iraun dezakeen denbora kopurua
esan nahi du. STAMINA moduak, aktibatuta dagoenean, etengabe ebaluatzen du
gelditzen den egonean moduaren iraupena eta gailuaren erabileraren arabera
iraupena desberdina izan daiteke. STAMINA modua oso eraginkorra da egonean
moduaren iraupena luzatzeko, gailuaren pantaila blokeatuta mantentzen baduzu.
Pantaila gutxitan blokeatzen baduzu, ez duzu hobekuntza handirik bilatuko bateriaren
errendimenduan.
Gailua lehenengo aldiz erabiltzen duzunean, baliteke egonean moduaren gutxi gorabeherako
iraupena zehatza ez izatea, ez baita erabilera historia estimaturik egongo.
Egonean moduaren gutxi gorabeherako iraupena ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
Bateria gutxi modua erabiltzea
Bateria gutxi duzunean, Bateria gutxiko modua eginbidea aktiba dezakezu, bateria
aurrezteko. Eginbide honek pantailaren distiraren, datu trafikoaren eta bibrazio
funtzioen ezarpenak doitzen laguntzen dizu, bateria gutxiago gastatzen laguntzeko.
Bateria gutxi modua aktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Punteatu Bateria gutxiko modua alboko eta punteatu Aktibatu.
Bateria gutxi modua desaktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Punteatu Bateria gutxiko modua alboko .
17
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Bateria gutxi moduaren ezarpenak aldatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Ezarpenen menua irekitzeko, punteatu Bateria gutxiko modua.
4
Doitu ezarpenak nahi bezala.
5
Amaitutakoan, punteatu .