Posta elektronikoaren aurrebista panela
Aurrebista panela erabilgarri dago mezu elektronikoak orientazio horizontalean
ikusteko eta irakurtzeko. Aktibatu ondoren, hori erabil dezakezu mezu elektronikoen
zerrenda eta hautatutako mezu elektronikoa aldi berean ikusteko.
Aurrebista panela erabiltzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu ; ondoren, bilatu eta punteatu Posta
elektronikoa
.
2
Punteatu ; ondoren, punteatu Ezarpenak.
3
Punteatu Orokorra > Aurrebista panela.
4
Hautatu aukera bat, edo aukeren konbinazio bat eta punteatu Ados.
Mezu elektronikoak aurrebista panelaren bidez irakurtzeko
1
Ziurtatu aurrebista panela aktibatuta dagoela.
2
Ireki posta elektronikoa.
3
Korritu gora edo behera eta punteatu irakurri nahi duzun mezu elektronikoa.
4
Mezu elektronikoa pantaila osoko formatuan ikusteko, punteatu zatitze barra
(mezu elektronikoen zerrendaren eta mezuaren gorputzaren artean dagoena).
5
Sarrerako ontziaren ohiko ikuspegira itzultzeko, punteatu zatitze barra berriro.