Posta elektronikoa konfiguratzea
Erabili posta elektronikoaren aplikazioa posta elektronikoko kontuen bidez mezu
elektronikoak bidaltzeko eta jasotzeko. Posta elektronikoko kontu bat edo batzuk izan
ditzakezu aldi berean, besteak beste, enpresako Microsoft Exchange ActiveSync
kontuak.
Posta elektronikoko kontu bat konfiguratzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Posta elektronikoa.
3
Jarraitu konfigurazioa osatzeko pantailan agertzen diren argibideak.
Posta elektronikoaren zenbait zerbitzuetarako, baliteke posta elektronikoaren zerbitzu
hornitzailearekin harremanetan jarri behar izatea, posta elektronikoko kontuaren ezarpen
xehatuei buruzko informazioa eskuratzeko.
Posta elektronikoko kontuak gehitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Posta elektronikoa.
3
Posta kontu bat baino gehiago erabiltzen ari bazara, punteatu eta punteatu
Gehitu kontua
.
4
Idatzi zure helbide elektronikoa eta pasahitza eta, ondoren, punteatu
Hurrengoa
. Posta kontuaren ezarpenak automatikoki deskarga ezin
badaitezke, osatu konfigurazioa eskuz.
5
Eskatzean, idatzi posta elektronikoko kontuaren izena, erraz identifika dadin.
6
Amaitutakoan, punteatu Hurrengoa.
Posta elektronikoko kontu bat lehenetsitako kontu gisa ezartzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu Posta elektronikoa.
3
Sakatu eta, ondoren, punteatu Ezarpenak.
4
Hautatu mezu elektronikoak idazteko eta bidaltzeko lehenetsi gisa erabili nahi
duzun kontua.
5
Markatu Kontu lehenetsia kontrol laukia. Sarrerako ontziaren kontu lehenetsia
agertuko da posta elektronikoaren aplikazioa irekitzen duzun bakoitzean.
Kontu bakarra baduzu, hori izango da automatikoki lehenetsia.