Mezuak irakurtzea eta bidaltzea
Mezularitza aplikazioak mezuak elkarrizketa gisa agertuko erakusten ditu, hau da,
kontaktu bakoitzak bidalitako mezuak eta hari bidali dizkiozunak taldekatuta agertuko
dira. MMSak bidaltzeko, MMS ezarpen zuzenak izan behar dituzu gailuan
konfiguratuta. Ikusi
Internet eta mezularitza ezarpenak
atala 34 orrian.
1
Itzuli elkarrizketen zerrendara
2
Ikusi aukerak
3
Bidali eta jaso mezuak
4
Bidali botoia
5
Erantsi fitxategia
6
Erantsi kokapena
7
Erantsi soinu klipa
8
Atera argazki bat eta erantsi
9
Erantsi gailuan gordetako argazkia
10 Testu eremua
Mezuak sortzeko eta bidaltzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu .
2
Punteatu .
3
Punteatu ; ondoren, punteatu Gehitu hartzailea eta hautatu Kontaktuak
zerrendako kontaktu bat. Hartzailea kontaktuen zerrendan ez baduzu, idatzi
hartzailearen zenbakia eskuz eta punteatu .
4
Hartzaileak gehitzeaz amaitutakoan, ukitu Eginda.
5
Punteatu Idatzi mezua eta sartu mezuaren testua.
6
Multimedia fitxategi bat gehitu nahi baduzu, punteatu eta hautatu aukera bat.
7
Mezua bidaltzeko, punteatu Bidali.
Bidali aurretik mezutik irteten bazara, zirriborro gisa gordeko da. Elkarrizketa Zirriborroa:
hitzarekin etiketatuko da.
49
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Jasotako mezuak irakurtzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu .
2
Punteatu nahi duzun elkarrizketa.
3
Mezua oraindik deskargatu ez bada, eduki punteatuta mezua eta, ondoren,
punteatu Deskargatu mezua.
Erantzun mezuei
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Punteatu mezua duen elkarrizketa.
3
Idatzi erantzuna eta punteatu Bidali.
Mezuak birbidaltzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu .
2
Punteatu birbidali nahi duzun mezua duen elkarrizketa.
3
Eduki ukituta birbidali nahi duzun mezua eta, ondoren, punteatu Birbidali
mezua
.
4
Punteatu ; ondoren, punteatu Gehitu hartzailea eta hautatu Kontaktuak
zerrendako kontaktu bat. Hartzailea kontaktuen zerrendan ez baduzu, idatzi
kontaktuaren zenbakia eskuz eta punteatu .
5
Hartzaileak gehitzeaz amaitutakoan, punteatu Eginda.
6
Editatu mezua, beharrezkoa bada, eta punteatu Bidali.
4. urratsean, Hartzailea ere puntea dezakezu eta hartzailearen zenbaki osoa eskuz idazten
has zaitezke.
Mezu batean jasotako fitxategiak gordetzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Punteatu ireki nahi duzun elkarrizketa.
3
Mezua oraindik deskargatu gabe badago, eduki punteatuta mezua eta,
ondoren, punteatu Deskargatu mezua.
4
Eduki ukituta gorde nahi duzun mezua eta, ondoren, hautatu nahi duzun
aukera.