Sony Xperia SP - Kokapen zerbitzuak eta iturburuak

background image

Kokapen zerbitzuak eta iturburuak

Erabili gailua non zauden jakiteko. Bi metodo edo iturburu daude: GPS sateliteak eta

hari gabeko sareak. Gutxi gorabeherako kokapena besterik behar ez baduzu, eta

azkar nahi baduzu, gaitu hari gabeko sarearen aukera (Wi-Fia eta sare mugikorrak).

Kokapen zehatzagoa behar baduzu eta zerua garbi-garbi ikusten baduzu, gaitu GPS

sateliteak aukera. Hari gabeko sareko konexioa ahula denean, bi aukerak gaitu

beharko zenituzke zure kokapena aurkitzen dela ziurtatzeko. Bi aukerak

lehenespenez aktibatuta daude kokapen zerbitzuak gaitzen dituzunean.

Sony enpresak ez du kokapen zerbitzuen zehaztasuna bermatzen, nabigazio zerbitzuak barne,

baina horietara soilik mugatu gabe.

Kokapen zerbitzuak gaitzeko

1

Arrastatu egoera barra behera eta, ondoren, punteatu .

2

Punteatu Kokapen zerbitzuak.

3

Arrastatu graduatzailea Atzitu nire kokapena aukeraren ondora, eskuinean.

4

Berresteko, punteatu birritan Onartu.

Kokapen zerbitzuak gehitzean, GPS sateliteak eta Google-ren kokapen zerbitzua (Wi-Fia eta

sare mugikorrak) gehitzen dira lehenespenez. Aukera horiek eskuz desgai ditzakezu.

Google aplikazioei zure kokapena atzitzeko baimena emateko

1

Arrastatu egoera barra behera eta, ondoren, punteatu .

2

Punteatu Google > Kokapen ezarpenak.

3

Arrastatu graduatzailea Utzi Google aplik. kokapena atzitzen aukeraren

ondora, eskuinean.

Google™ kontuan saioa hasi beharko duzu kokapen zerbitzuak erabiltzeko.