GPSa erabiltzea
Gailuak kokapena kalkulatzeko satelite seinaleak erabiltzen dituen GPS (kokatze
sistema globala) hartzailea du. Gailua GLONASS (nabigazio globalerako satelite
sistema) sistemarekin ere da bateragarria. Bi sistemak elkar osatzen eta ordezten
dute, beharrezkoa bada, kokapenaren zehaztasuna eta nabigazio esperientzia ezin
hobea ziurtatzeko. GPSa gaitzen duzunean, GLONASS sistema automatikoki gaitzen
da.
GPS eta GLONASS hargailuak kokapena bilatzea eskatzen duten eginbideak erabiltzen
dituzunean, ziurtatu zeruaren ikuspegi garbia duzula.
GPSa gaitzea
1
Arrastatu egoera barra behera eta, ondoren, punteatu .
2
Punteatu Kokapen zerbitzuak.
3
Arrastatu graduatzailea Atzitu nire kokapena aukeraren ondora, eskuinean.
4
Punteatu Onartu berresteko.
GPSa gaitzen duzunean, GLONASS sistema automatikoki gaitzen da.
Errendimendu onena eskuratzea
GPSa erabiltzen duzun lehenengo aldian, 5-10 minutu igaro daitezke kokapena
aurkitu arte. Bilatzen laguntzeko, ziurtatu zerua garbi-garbi ikusten duzula. Egon geldi
eta ez estali GPS antena (irudian nabarmendutako eremua). GPS seinaleek hodeiak
eta plastikoa zeharka ditzakete, baina ezin dituzte objektu solidoagoak zeharkatu,
besteak beste, eraikinak eta mendiak. Minutu batzuk igaro eta zure kokapena aurkitu
ez bada, mugitu beste kokapen batetara.
107
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.