Sony Xperia SP - Kontuak eta zerbitzuak

background image

Kontuak eta zerbitzuak

Hasi saioa lineako zerbitzuetako kontuan gailutik, batetik bestera zabiltzanean erraz

sartzeko. Adibidez, Google™ kontuko kontaktuak gailuko kontaktuekin batera

ditzakezu, denak leku berean izan ditzazun. Gailutik edo ordenagailutik hasi dezakezu

saioa lineako zerbitzu berri batean.

Google™ kontua

Google™ kontua ezinbestekoa da Android™ gailuko hainbat aplikazio eta zerbitzu

erabiltzeko. Adibidez, Google™ kontua behar duzu Gmail™ aplikazioa gailuan

erabiltzeko, lagunekin txateatzeko Hangouts™ erabilita, eta gailuko Egutegia

aplikazioa Google Calendar™ aplikazioarekin sinkronizatzeko. Halaber, Google™

kontua beharrezkoa da aplikazioak, jokoak, musika, filmak eta liburuak Google Play™

zerbitzutik deskargatzeko.

Microsoft

®

Exchange ActiveSync

®

kontua

Sinkronizatu gailua enpresako Microsoft

®

Exchange ActiveSync

®

kontuarekin.

Horrela, laneko posta kontua, kontaktuak eta egutegiko gertaerak aldean eramango

dituzu uneoro.

Facebook™ kontua

Facebook™ sare sozialeko zerbitzua da eta munduan barrena dauden zure

lagunekin, familiarekin eta lankideekin konektatzen zaitu. Konfiguratu Facebook zure

gailuan funtzionatzeko, edonondik harremanetan egon zaitezen.

12

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.