Sony Xperia SP - Android™‎: zer eta zergatik?

background image

Android™: zer eta zergatik?

Sony Xperia™ gailuak Android™ plataforman funtzionatzen du. Android™ gailuek

ordenagailuak egiten dituen funtzio asko eta asko egin ditzakete, eta zure

eskakizunen arabera pertsonaliza ditzakezu. Aplikazioak gehitu eta ezabatu, edo

lehendik daudenak hobetu ditzakezu, euren funtzionaltasuna areagotzeko, adibidez.

Google Play™ zerbitzuan aplikazio eta joko sorta zabala deskarga dezakezu, hazi eta

hazi ari den bildumatik. Android™ gailuko aplikazioak beste aplikazio batzuekin eta

erabiltzen dituzun lineako zerbitzuekin integra ditzakezu. Adibidez, kontaktuen

babeskopia egin dezakezu, posta elektronikoko kontuetara eta egutegira sar zaitezke

leku bakar batetik, hitzorduen jarraipena egin dezakezu eta sare sozialetan sar

zaitezke.
Android™ gailuak etengabe garatzen ari dira. Softwarearen bertsio berri bat

erabilgarri dagoenean eta gailuak software berri hori onartzen badu, gailua egunera

dezakezu eginbide berriak eta azken hobekuntzak eskuratzeko.

Android™ gailuak Google™ zerbitzuak dakartza aldez aurretik. Emandako Google™

zerbitzuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko, Google™ kontu bat izan eta saioa hasi behar

duzu bertan, lehen aldiz gailua abiarazten duzunean. Interneterako sarbidea behar duzu

Android™ eginbide asko eta asko erabiltzeko.

Baliteke softwarearen bertsio berriak ez izatea gailu guztietarako bateragarriak.