Gailua bilatzea
Gailua inoiz galtzen baduzu, berori bilatzeko eta babesteko modu ugari daude. “nire
Xperia” zerbitzua erabiliz, zera egin dezakezu:
•
Gailua mapan bilatu.
•
Gailua isilik moduan badago ere, alerta bat joarazi.
•
Gailua urrunetik blokeatu eta zurekin harremanetan jartzeko informazioa bistaratu.
•
Gailuko barneko eta kanpoko memoriak urrunetik ezabatu, azken errekurtso gisa.
“nire Xperia” zerbitzua erabili aurretik, zure gailuan aktibatu behar duzu. Zerbitzua
aktibatu ostean,
myxperia.sonymobile.com
joan eta saioa hasi behar duzu gailuan
konfiguratuta duzun Google™ kontu bera erabiliz.
Baliteke “nire Xperia” zerbitzua herrialde edo eskualde guztietan erabilgarri ez egotea.
“my Xperia” zerbitzua aktibatzeko
1
Arrastatu egoera barra behera eta, ondoren, punteatu .
2
Punteatu Segurtasuna > MyXperia™ > Aktibatu.
3
Markatu kontrol laukia eta, ondoren, punteatu Onartu.