Sony Xperia SP - Smart Connect

background image

Smart Connect

Erabili Smart Connect aplikazioa osagarri bat konektatu edo deskonektatzen

duzunean gailuan zer gertatzen den zehazteko. Gailua eguneko ordu jakin batean

ekintza jakin bat edo ekintza multzo bat ezartzeko ere erabil dezakezu Smart

Connect.
Adibidez, entzungailua konektatzen duzunean, gertaera bat sor dezakezu, gailuan

ekintza hauek abiarazteko:

Goizeko 7etatik 9etara, lanera zoazenean, "WALKMAN" aplikazioa abiaraziko da eta

web arakatzailea irekiko da egunkariarekin. Deiaren bolumena bibrazioan jarriko da.

Lanetik etxerako bueltan, FM irratia abiaraziko da eta oharren aplikazioa irekiko da

erosketa zerrenda erakutsiz.

Smart Connect aplikazioa abiarazteko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu .

Smart Connect gertaera sortzeko

1

Abiarazi Smart Connection aplikazioa. Smart Connect lehen aldiz ireki baduzu,

punteatu Ados sarrerako pantaila ixteko.

2

Gertaerak

fitxan, punteatu .

3

Jarri izena gertaerari eta punteatu Sortu.

4

Noiz

ikuspegian, gehitu osagarri bat edo denbora tarte bat, edo bi gauzak.

5

Egin hau

ikuspegian, gehitu zure gailuan gertatzea nahi duzuna.

6

Amaieran

ikuspegian, gehitu osagarria deskonektatutakoan edo denbora tartea

amaitutakoan zure gailuan gertatzea nahi duzuna. Bi baldintza horiek ezarrita

badaude, ekintza osagarria deskonektatzen duzunean edo denbora tartea

amaitzen denean hasiko da.

7

Gertaera gordetzeko, sakatu .

Bluetooth® osagarri bat gehitzeko, lehenik zure gailuarekin parekatu behar duzu.

Smart Connect gertaera editatzeko

1

Abiarazi Smart Connection aplikazioa.

2

Gertaerak

fitxan, punteatu gertaera bat.

3

Gertaera desaktibatuta badago, arrastatu graduatzailea eskuinera.

4

Doitu ezarpenak nahi bezala.

Gertaera bat kentzeko, punteatu gertaeraren errenkada eta punteatu > Ezabatu gertaera eta

punteatu Ezabatu, berresteko.

Gailuak kudeatzea

Konexio adimendunaren aplikazioak osagarri adimendun multzoa kudeatzen du,

horiek gailura konektatu ahal izateko. Horren barne daude Sony-ren SmartTags,

SmartWatch eta Smart Wireless Headset pro. Konexio adimendunak beharrezko

aplikazioak deskargatzen ditu eta hirugarrenen aplikazioak ere bilatzen ditu,

erabilgarri daudenean. Aurretik konektatutako gailuak zerrenda batean agertzen dira,

gailu bakoitzari buruzko informazio gehiago lortu ahal izateko.

102

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Parekatzeko eta osagarriak konektatzeko

1

Abiarazi Smart Connection aplikazioa. Smart Connect irekitzen duzun

lehenengo aldia bada, punteatu Ados aurkezpen pantaila ixteko.

2

Punteatu Gailuak eta, ondoren, punteatu .

3

Punteatu Ados gailuak bilatzen hasteko.

4

Bilaketa emaitzen zerrendan, punteatu gehitu nahi duzun gailuaren izena.

Konektatutako osagarrien ezarpenak doitzeko

1

Parekatu eta konektatu osagarria gailura.

2

Abiarazi Smart Connection aplikazioa.

3

Punteatu Gailuak eta punteatu konektatutako osagarriaren izena.

4

Doitu nahi dituzun ezarpenak.

103

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.