Sony Xperia SP - Pantaila islatzea

background image

Pantaila islatzea

Erabili Pantaila islatzea aukera gailuaren pantaila telebistan edo beste pantaila handi

batean ikusteko, kable bidez konektatu gabe. Wi-Fi Direct™ teknologiak hari gabeko

konexioa sortzen du bi gailuen artean. Horrela, sofa erosoan eserita goza ditzakezu

gogoko argazkiak. Gailutik telebistako bozgorailuen biez musika entzuteko ere erabil

dezakezu eginbide hau.

Aipatu funtzionaltasunak funtziona dezan, telebistak Wi-Fi CERTIFIED Miracast™ ziurtagirian

oinarritutako pantaila islatzea onartu behar du. Telebistak ez badu pantaila islatzea onartzen,

hari gabeko pantaila moldagailua erosi behar duzu.

Pantaila islatzea erabiltzerakoan, baliteke irudiaren kalitatea batzuetan hain ona ez izatea,

beste Wi-Fi® sareren batekin interferentziaren bat badago.

Gailuaren pantaila telebistan islatzeko

1

Telebista

: Jarraitu telebistaren Erabiltzailearen gidako argibideei pantaila

islatzeko funtzioa aktibatzeko.

2

Gailua

: Arrastatu egoera barra behera eta, ondoren, punteatu .

3

Bilatu eta punteatu Xperia™ konektagarritasuna > Pantaila islatzea.

4

Punteatu Aktibatu Pantaila islatzea eta hautatu gailu bat.

Pantaila islatzea erabiltzean, ez estali gailuaren Wi-Fi antenaren eremua.