NeoReader™ aplikazioarekin barra kodeak eskaneatzea
NeoReader™ aplikazioarekin eskaneatzeari buruz
Erabili gailua barra kodeen eskaner gisa eta eskuratu informazio gehiago
eskaneatzen dituzun elementuei buruz. Adibidez, aldizkari bateko iragarki batean
alkandora bat ikusi duzu eta hura salgai dagoen saltokirik gertuena zein den jakin nahi
duzu. Iragarkian barra kode irakurgarri bat badago, NeoReader™ aplikazioak barra
kode hori erabiltzen du mugikorreko web edukia atzitzeko, hala nola produktuaren
informazioa duen web orriren bat edo hurbilen dauden saltokien mapa. NeoReader™
aplikazioak barra kode mota arrunt gehienak onartzen ditu.
NeoReader™ aplikazioa abiarazteko
1
Hasierako pantaila pantailan, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu NeoReader™.
Barra kodea eskaneatzeko
1
NeoReader™ aplikazioa zabalik dagoenean, eduki kamera barra kodearen
gainean barra kode osoa bisorean ikus daitekeen arte.
2
Gailuak automatikoki eskaneatuko du barra kodea eta barra kodea
ezagututakoan dardara egingo du.
Barra kodea eskuz sartzeko
1
NeoReader™ aplikazioa irekita dagoenean, punteatu .
2
Idatzi barra kodearen zenbakia testu eremuan eta punteatu GO!.
NeoReader™ aplikazioaren menuaren ikuspegi orokorra
NeoReader™ aplikazioaren menuan aukera hauek daude erabilgarri:
Punteatu aukera gehiago irekitzeko
Idatzi barra kodearen zenbakiak eskuz. Kamerak ezin badu barra kodea irakurri, aukera hau
erabil dezakezu
101
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Ikusi aurretik eskaneatutako barra kodeen zerrenda
Ikusi NeoReader™ aplikazioari buruzko informazioa. Irakurri gehiago barra kode motei buruz eta
NeoReader™ aplikazioa erabiltzeko moduari buruz
Hautatu ezarpen pertsonalak, hala nola, hizkuntza edo herrialdea. Informazio hori barra kodearen
edukia pertsonalizatzeko erabiltzen da. Gainera, NeoReader™ aplikazioa erabiltzeko hobespenak
ere hauta ditzakezu
Bidali SMS bat lagun bati NeoReader™ aplikazioa deskargatzera gonbidatzeko