Sony Xperia SP - Hari gabeko sareetara konektatzea

background image

Hari gabeko sareetara konektatzea

Wi-Fi® teknologia erabiliz, hari gabe sar zaitezke Internetera gailutik. Horrela, weba

arakatu eta multimedia fitxategiak parteka ditzakezu Wi-Fi® sare berean beste DLNA

Certified™ gailu batzuekin, adibidez, telebistekin eta ordenagailuekin.
Zure enpresak edo erakundeak sare pribatu birtual (VPN) bat badu, sare horretara

konektatu ahal izango duzu gailua erabiliz. VPN erabili dezakezu enpresako

Intraneten edo bestelako barneko zerbitzuetan sartzeko.

Wi-Fi® konexioa erabili aurretik

Wi-Fi® konexioa erabiliz Internet arakatzeko Wi-Fi® sare erabilgarri bat aurkitu behar

duzu; orduan, konektatu eta ireki Internet arakatzailea. Gailuaren kokapenaren

arabera alda daiteke Wi-Fi® sarearen seinaleren indarra. Wi-Fi® sarbidearen ondora

mugituta, seinalea areago daiteke.

Wi-Fi® konexioa gaitzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu Ezarpenak.

3

Arrastatu Wi-Fi aukeraren alboko graduatzailea eskuinera Wi-Fi® funtzioa

aktibatzeko.

Baliteke zenbait segundo behar izatea Wi-Fi® konexioa gaitu arte.

Wi-Fi® sare batera automatikoki konektatzeko

1

Ziurtatu Wi-Fi® funtzioa aktibatuta dagoela.

2

Arrastatu egoera barra behera eta, ondoren, punteatu .

3

Punteatu Wi-Fi. Erabilgarri dauden Wi-Fi® sareak bistaratzen dira.

4

Punteatu Wi-Fi® sare bat bertara konektatzeko. Sare seguruei dagokienez,

idatzi bere pasahitza. bistaratuko da egoera barran, konektatzen zarenean.

Punteatu eta punteatu

Bilatu sare erabilgarriak bilatzeko.

Beste Wi-Fi® sare batera konektatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Wi-Fi. Detektatutako Wi-Fi® sareak

bistaratzen dira.

3

Punteatu beste Wi-Fi® sare bat bertara konektatzeko.

Wi-Fi® sareak eskuz bilatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Wi-Fi.

3

Sakatu eta, ondoren, punteatu Bilatu.

4

Wi-Fi® sare batera konektatzeko, punteatu sarearen izena.

Wi-Fi® sare bat eskuz gehitzeko

1

Ziurtatu Wi-Fi® funtzioa aktibatuta dagoela.

2

Arrastatu egoera barra behera eta, ondoren, punteatu .

3

Punteatu Wi-Fi.

4

Punteatu .

5

Sartu Sarearen SSIDa informazioa.

6

Segurtasun mota hautatzeko, ukitu Segurtasuna eremua.

7

Beharrezkoa izango balitz, idatzi pasahitza.

8

Punteatu Gorde.

Jarri Wi-Fi® sarearen administratzailearekin harremanetan sarea (SSID) eta pasahitza lortzeko.

87

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Wi-Fi® ezarpen aurreratuak

Wi-Fi® sarearen egoera

Wi-Fi® sare batera konektatuta zaudenean edo inguruan Wi-Fi® sareak erabilgarri

dituzunean, Wi-Fi® sare horien egoera ikus dezakezu. Era berean, gailua gai

dezakezu Wi-Fi® sare ireki bat hautematen duen bakoitzean jakinaraz diezazun.

Wi-Fi® sarearen jakinarazpenak gaitzeko

1

Aktibatu Wi-Fi® konexioa, oraindik aktibatuta ez badago.

2

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

3

Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Wi-Fi.

4

Sakatu .

5

Punteatu Aurreratua.

6

Markatu Sareko jakinarazpena kontrol-laukia.

Wi-Fi® sare konektatu bati buruzko informazio xehatua bistaratzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Wi-Fi.

3

Punteatu unean konektatuta zauden Wi-Fi® sarea. Sarearen informazio

xehatua bistaratuko da.

Wi-Fi® lokartze gidalerroak

Wi-Fi® lokartze argibide bat gehituta, Wi-Fi® saretik datu mugikorrera noiz aldatu

zehatz dezakezu.

Wi-Fi® sarera konektatuta ez bazaude, gailuak mugikorreko datu konexioa erabiltzen du

Internet atzitzeko (gailuan mugikorreko datu konexioa gaitu baduzu).

Wi-Fi® lokartze-gidalerroak gehitzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Wi-Fi.

3

Sakatu .

4

Punteatu Aurreratua.

5

Punteatu Wi-Fi aktibatuta lokartzean.

6

Hautatu aukera bat.

Wi-Fi Direct™

Erabili Wi-Fi Direct™ beste gailuetara zuzenean konektatzeko, etxe, bulego edo WiFi

publikoko sare tradizionaletara konektatu gabe. Adibidez, gailua gaitu dezakezu zure

ordenagailura zuzenean konektatzeko eta gailuko edukietara ordenagailutik sartzeko.

Edukiak partekatzeko gailu horrek ere Wi-Fi Direct™ ziurtagiria behar du.

Aktibatu Wi-Fi Direct™ konexioa

1

Ziurtatu gailuak Wi-Fi® funtzioa aktibatuta duela.

2

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

3

Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Wi-Fi.

4

Punteatu > Wi-Fi Direct.

Datu mugikorren konexioa partekatzea

Ordenagailu bakar batekin parteka ditzakezu gailuaren datu mugikorren konexioa,

USB kable bat erabiliz. USB bidezko konexio deritzo prozesu horri. Gailuaren datu

konexioa zortzi gailurekin parteka dezakezu aldi berean. Horretarako, gailua Wi-Fi®

publiko eramangarri bihurtu behar duzu. Gailuaren datu konexioa behar bezala

partekatu ondoren, hori partekatzen duten gailuek zure gailuaren datu konexioa erabil

dezakete, adibidez, Interneten ibiltzeko, aplikazioak deskargatzeko edo mezu

elektronikoak bidaltzeko eta jasotzeko.

Ordenagailua prestatu behar duzu sare konexio bat USB kable bidez ezartzeko. Joan

www.android.com/tether orrira informazio eguneratuena eskuratzeko.

88

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Datu konexioa USB kablearen bidez partekatzeko

1

Desaktibatu gailuko USB kable bidezko konexio guztiak.

2

Konektatu gailua ordenagailura gailuarekin batera datorren USB kablearen

bidez.

3

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

4

Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Gehiago... > Tel. konexioa eta mugik. Wi-Fi

eremua

.

5

Markatu USB konexioa kontrol laukia eta, ondoren, punteatu Ados, galdetuz

gero. Konektatzen zarenean, bistaratuko da egoera barran.

6

Datu konexioa partekatzeari uzteko, kendu marka USB konexioa kontrol

laukiari edo deskonektatu USB kablea.

Ezin dituzu gailuaren datu konexioa eta SD txartela USB kablearen bidez partekatu aldi

berean.

Gailua Wi-Fi® publiko eramangarri gisa erabiltzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Gehiago... > Tel. konexioa eta mugik. Wi-Fi

eremua

.

3

Punteatu Wi-Fi eramangarriaren ezarpenak > Konfiguratu Wi-Fi publikoa.

4

Sartu Sarearen SSIDa informazioa.

5

Segurtasun mota hautatzeko, punteatu Segurtasuna eremua. Beharrezkoa

izango balitz, idatzi pasahitza.

6

Punteatu Gorde.

7

Punteatu eta markatu Wi-Fi gune eramangarria kontrol laukia.

8

Eskatuz gero, punteatu Ados berresteko. Wi-Fi® publiko eramangarria aktibo

dagoenean, agertuko da egoera barran.

9

Datu konexioa Wi-Fi® bidez partekatzen gelditzeko, kendu marka Wi-Fi gune

eramangarria

kontrol laukiari.

Wi-Fi publikoa eramangarri berrizendatzeko edo babesteko

1

Hasierako pantaila pantailan, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Gehiago... > Tel. konexioa eta mugik. Wi-Fi

eremua

.

3

Punteatu Wi-Fi eramangarriaren ezarpenak > Konfiguratu Wi-Fi publikoa.

4

Idatzi sarearen Sarearen SSIDa.

5

Segurtasun mota hautatzeko, punteatu Segurtasuna eremua.

6

Beharrezkoa izango balitz, idatzi pasahitza.

7

Punteatu Gorde.

Sare pribatu birtualak (VPN)

Erabili gailua sare pribatu birtualetara (VPN) konektatzeko. Horiekin, sare lokal seguru

bateko baliabideak atzi ditzakezu sare publiko batetik. Adibidez, enpresek eta

hezkuntza erakundeek maiz erabili ohi dituzte VPN konexioak, euren erabiltzaileek

intranetetara eta bestelako barneko zerbitzuetara sartzeko beharra baitute barneko

saretik at daudenean (adibidez, bidaiatzean).
VPN konexioak era askotan konfigura daitezke, sarearen arabera. Zenbait sarek

segurtasun ziurtagiri bat gailura transferitzea eta instalatzea eskatzen dute. Zure sare

pribatu birtualerako konexio bat konfiguratzeari buruzko informazioa lortzeko, jarri

harremanetan zure enpresako edo erakundeko sareko administratzailearekin.

Sare pribatu birtualak gehitzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Gehiago... > VPN.

3

Punteatu .

4

Hautatu gehitu nahi duzun VPN mota.

5

Sartu VPNaren ezarpenak.

6

Punteatu Gorde.

89

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Sare pribatu birtualetara konektatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu Ezarpenak > Gehiago... > VPN.

3

Sare erabilgarrien zerrendan, punteatu zein VPN sarera konektatu nahi duzun.

4

Sartu beharrezko informazioa.

5

Punteatu Konektatu.

Sare pribatu birtual batetik deskonektatzeko

1

Arrastatu egoera barra behera.

2

Punteatu VPN konexioaren jakinarazpena konexioa desaktibatzeko.