Sony Xperia SP - Gailua telebistara kable baten bidez konektatzea

background image

Gailua telebistara kable baten bidez konektatzea

Konektatu gailua telebistara eta hasi gailuan gordetako edukia ikusten pantaila

handiago batean. Gailua telebistara konektatzen duzunean, telebista abiarazlearen

aplikazioa irekiko da. Aplikazio horrek gailuko multimedia fitxategiak telebistan eta

beste gailu batzuetan erreproduzitzen lagunduko dizu.

Baliteke aparteko MHL kablea erosi behar izatea.

Gailuko edukiak MHL sarrerekin bateragarria den TB batean ikusteko

1

Konektatu gailua telebistara MHL kablea erabiliz. agertuko da gailuaren

egoera barran, konexioa ezarri ostean.

2

TB abiarazlea

aplikazioa automatikoki exekutatuko da. Jarraitu argibideak

multimedia fitxategiak TBn ikusteko.

Gailuko edukia HDMI™ sarrera onartzen duten telebistetan ikusteko

1

Konektatu gailua MHL egokigailu batera eta konektatu egokigailua USB hartune

batera.

2

Konektatu egokigailua telebistara HDMI™ kable bat erabilita. gailuaren

egoera barran agertuko da, konexioa ezartzen denean.

3

TB abiarazlea

aplikazioa automatikoki exekutatuko da. Jarraitu argibideei

multimedia fitxategiak telebistan ikusteko.

Telebistaren urruneko kontrola erabiltzeari buruzko laguntza ikusteko

1

Zure gailua TB aparatu batera konektatuta dagoela, arrastatu egoera barra

beherantz Jakinarazpenen panela irekitzeko.

2

Punteatu MHL konektatuta.

Bestela, sakatu telebistaren urruneko kontroleko botoi horia jakinarazpenen panela irekitzeko.

100

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Gailua telebistatik deskonektatzeko

Deskonektatu MHL™ kablea edo MHL egokigailua gailutik.