Kameraren ezarpenak
Argazki kameraren ezarpenak doitzeko
1
Aktibatu kamera.
2
Ezarpen guztiak bistaratzeko, punteatu .
3
Hautatu doitu nahi duzun ezarpena eta, ondoren, editatu nahi bezala.
Argazki kameraren ikuspegi orokorra
Bereizmena
Aukeratu argazki tamainetako bat eta formatu ratioa argazkia atera baino lehen.
Bereizmen handiagoko argazkiek memoria gehiago behar dute.
3264×2448(4:3)
8 megapixeleko argazki tamaina 4:3 formatu ratioarekin. Egokia pantaila zabala ez duten gailuetan
ikusteko edo bereizmen handiarekin inprimatu nahi diren argazkietarako.
3104×1746(16:9)
70
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
5 megapixeleko argazki tamaina 16:9 formatu ratioarekin. Egokia pantaila zabala ez duten gailuetan
ikusteko edo bereizmen handiarekin inprimatu nahi diren argazkietarako.
1632×1224(4:3)
2 megapixeleko argazki tamaina 4:3 formatu ratioarekin. Pantaila zabala ez duten gailuetan ikusi nahi
dituzun argazkietarako egokia.
1920×1080(16:9)
2 megapixeleko argazki tamaina 16:9 formatu ratioarekin. Pantaila zabaleko gailuetan ikusi nahi dituzun
argazkietarako egokia.
Tenporizadorea
Gailuari eutsi gabe atera ditzakezu argazkiak tenporizadorea erabiliz. Erabili funtzio
hori autorretratuak ateratzeko edo taldeen argazkiak ateratzeko, argazkiak guztiak
ager daitezkeen. Tenporizadorea erabili dezakezu ere argazkiak ateratzerakoan
kamera mugitzea saihesteko.
Aktibatuta (10 s.)
Ezarri 10 segundoko atzerapena, kamera tekla punteatzen duzunetik argazkia ateratzen denera arte.
Aktibatuta (2 s.)
Ezarri 2 segundoko atzerapena, kamera tekla punteatzen duzunetik argazkia ateratzen denera arte.
Desaktibatuta
Kameraren pantaila punteatu bezain laster aterako da argazkia.
Smile Shutter™
Erabili Smile Shutter™ funtzioa argazkia atera aurretik kamerak zein motatako
irribarrea hautemango duen zehazteko.
Fokatze modua
Argazkiko zein zatik izan behar duten argien kontrolatzen du fokatze funtzioak.
Autofokatze jarraitua aktibatuta dagoenean, kamerak fokatzen jarraitzen du fokatze
marko horiaren barruko eremua fokatuta ager dadin.
Fokatze bakar automatiko
Kamerak automatikoki fokatzen du hautatutako gaia. Fokatze automatiko jarraitua aktibatuta dago. Eduki
ukituta kameraren pantaila; fokatze marko horia urdin bihurtzen da, fokatzea prest dagoela adierazita.
Hatza altxatzen duzunean ateratzen da argazkia.
Fokatze auto. anitza
Irudiko hainbat eremu fokatzen dira automatikoki. Eduki ukituta kameraren pantaila; fokatze marko horia
urdin bihurtzen da, fokatzea prest dagoela adierazita. Hatza altxatzen duzunean ateratzen da argazkia.
Fokatze automatiko jarraitua desaktibatuta dago.
Aurpegi detekzioa
Kamerak automatikoki hautematen ditu bost aurpegi eta marko zuriekin inguratzen ditu. Kamerak
automatikoki fokatzen du hurbilen dagoen aurpegia. Zein aurpegi fokatu ere hauta dezakezu pantaila
punteatuz. Kameraren pantaila punteatzean, marko urdin bat agertuko da hautatu eta fokatu den aurpegia
erakusteko. Aurpegi hautematea ezin da erabili eszena mota guztietan. Fokatze automatiko jarraitua
aktibatuta dago.
Ukitu fokatzeko
Sakatu kameraren pantailako eremu bat fokatu beharreko eremua zehazteko. Fokatze automatiko
jarraitua desaktibatuta dago. Eduki ukituta kameraren pantaila; fokatze marko horia urdin bihurtzen da,
fokatzea prest dagoela adierazita. Hatza altxatzen duzunean ateratzen da argazkia.
Ezarpen hori Eskuz argazki moduan soilik dago erabilgarri.
ISO
Iluntasunak edo subjektuen mugimenduak eragindako irudiaren lausotasuna
murrizteko, areagotu ISO sentikortasuna.
Automatikoa
ISO sentikortasuna automatikoki ezartzen du.
100
ISO sentikortasuna 100ean ezartzen du.
71
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
200
ISO sentikortasuna 200ean ezartzen du.
400
ISO sentikortasuna 400ean ezartzen du.
800
ISO sentikortasuna 800ean ezartzen du.
Ezarpen hori Eskuz argazki moduan soilik dago erabilgarri.
Neurketa
Funtzio honek automatikoki zehazten du esposizio orekatua, argazkian atera nahi
duzun irudian dagoen argi kopurua neurtuta.
Erdia
Esposizioa irudiaren erdiko baldintzetara doitzen du.
Normala
Esposizioa irudi osoko argi kopuruan oinarrituta kalkulatzen du.
Puntua
Esposizioa artera nahi duzun argazkiaren zati txiki batera doitzen du.
Ezarpen hori Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.
Irudi egonkortzailea
Argazki bat ateratzerakoan, zaila izan daiteke gailua egonkor mantentzea.
Egonkortzaileak eskuaren mugimendu txikiak konpentsatzen laguntzen du.
Ezarpen hori Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.
Aurrebista
Argazkiak eta bideoak atera bezain laster, horien aurrebista ikusteko aukera duzu.
Mugagabea
Argazkiaren edo bideoaren aurrebista agertzen da, hura atera ondoren.
5 segundo
Argazkiaren edo bideoaren aurrebista 5 segundotan agertzen da, hura atera ondoren.
3 segundo
Argazkiaren edo bideoaren aurrebista 3 segundotan agertzen da, hura atera ondoren.
Editatu
Argazkia edo bideoa editatzeko ateratzen da, hura atera ondoren.
Desaktibatuta
Argazkia edo bideoa atera ondoren gordetzen da, baina ez da aurrebistarik agertzen.
Flasha
Erabili flasha argazkiak ateratzeko, argi baldintzak kaxkarrak direnean edo hondoko
argia dagoenean. Aukera hauek daude erabilgarri flash ikonoa ( ) punteatzen
duzunean kameraren pantailan:
Automatikoa
Kamerak automatikoki zehaztuko du argi baldintzek flasha erabiltzea eskatzen duten ala ez.
Erabili flasha beti
Erabili ezarpen hau, atzeko planoa gaia baino distiratsuagoa denean. Horrela, nahi ez diren itzalak
kenduko ditu.
Ekidin begi gorriak
Begietako kolore gorria murrizten du argazkia ateratzerakoan.
Desaktibatuta
72
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Flasha desaktibatuta dago. Batzuetan argazkiaren kalitatea hobea izan daiteke flashik gabe, argi
gutxi dagoenean ere. Flashik gabe argazki on bat ateratzeko esku egonkorra izan behar duzu.
Erabili tenporizadorea argazkiak lausotzea ekiditeko.
Linterna
Linterna edo kameraren argia pizten da argazkiak ateratzean.