Sony Xperia SP - Kameraren ezarpen orokorrak

background image

Kameraren ezarpen orokorrak

Argazki moduaren ezarpenen ikuspegi orokorra

Automatiko hobetsia

Optimizatu ezarpenak eszenak egokitzeko.

Eskuz

Doitu kameraren ezarpenak eskuz.

Irudiaren efektua

Aplikatu efektuak argazkiei.

Panoramikoa

Erabili ezarpen hau angelu zabaleko argazki panoramikoak ateratzeko. Sakatu kamera tekla eta

mugitu kamera poliki alde batetik bestera.

Abiarazte bizkorra

Erabili Abiarazte bizkorraren ezarpenak kamera abiarazteko pantaila blokeatuta

dagoenean.

Abiarazi soilik

Ezarpen hori aktibatuta dagoenean, kamera abiaraz dezakezu pantaila blokeatuta dagoenean, kamera

tekla sakatuta edukita.

Abiarazi eta atera argazkia

Ezarpen hori aktibatuta dagoenean, kamera abiaraz dezakezu eta argazkia automatikoki kapturatu

pantaila blokeatuta dagoenean, kamera tekla sakatuta edukita.

Abiarazi eta grabatu bideoa

Ezarpen hori aktibatuta dagoenean, kamera abiaraz dezakezu eta bideo kapturatzen hasi pantaila

blokeatuta dagoenean, kamera tekla sakatuta edukita.

Desaktibatuta

69

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Geoetiketak

Etiketatu argazkiak atera zenituen lekuko xehetasunekin.

Ukipen bidezko kapturatzea

Identifikatu fokatze eremu jakin bat, kameraren pantaila hatzarekin ukituta. Hatza altxa

bezain laster ateratzen da argazkia. Ezarpen hori fokatze modua ukipen bidezko

fokatzean ezarrita dagoenean bakarrik dago erabilgarri.

Obturadorearen soinua

Aukeratu bideoa grabatzerakoan soinua aktibatzea edo desaktibatzea.

Datuen biltegiratzea

Datuak SD txartel eramangarri batean edo gailuaren barne biltegiratzean gordetzea

aukera dezakezu.

Barne biltegia

Argazkiak edo bideoak gailuaren memorian gordeko dira.

SD txartela

Argazkiak edo bideoak SD txartelean gordeko dira.

Zurien balantzea

Funtzio honekin koloreen balantzea doitzen da argi baldintzetara. Zurien balantzearen

ezarpenen ikonoa ( ) kameraren pantailan dago erabilgarri.

Automatikoa

Automatikoki koloreen balantzea argi baldintzetara doitzen du.

Goria

Doitu koloreen balantzea argi baldintza beroetara, adibidez, bonbilla argiaren azpira.

Fluoreszentea

Koloreen balantzea argitasun fluoreszentera doitzen du.

Egun argia

Koloreen balantzea kanpoko baldintza eguzkitsura doitzen du.

Lainotua

Koloreen balantzea zeru lainotuetara doitzen du.

Ezarpen hori Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.