Bideokameraren ezarpenak
Bideokameraren ezarpenak doitzeko
1
Aktibatu kamera.
2
Punteatu ezarpen ikonoetako bat pantailan.
3
Ezarpen guztiak bistaratzeko, punteatu .
4
Hautatu doitu nahi duzun ezarpena eta, ondoren, egin aldaketak.
Bideokameraren ezarpenen ikuspegi orokorra
Bideoaren bereizmena
Doitu bideoaren bereizmena hainbat formatutara doitzeko.
Full HD
1980×1080(16:9)
Full HD (Full High Definition; bereizmen handia) formatua 16:9 formatu ratioarekin. 1980×1080 pixel.
HD
1280×720(16:9)
HD (High Definition; bereizmen handia) formatua 16:9 formatu ratioarekin. 1280×720 pixel.
MMSa
Grabatu MMSetan bidaltzeko egokiak diren bideoak. Bideo-formatu horren grabaketa denbora mugatua
da, MMSetan sar dadin.
Ezarpen hori Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.
Tenporizadorea
Tenporizadorearekin bideo bat graba dezakezu gailuari eutsi gabe. Erabili taldeko
bideoak grabatzeko, bertan guztiak ager daitezen. Bideoak grabatzerakoan kamera
mugitzea saihesteko ere erabil dezakezu tenporizadorea.
Aktibatuta (10 s.)
Ezarri 10 segundoko atzerapena, kameraren pantaila punteatzen duzunetik bideoa grabatzen hasten
denera arte.
Aktibatuta (2 s.)
Ezarri 2 segundoko atzerapena, kameraren pantaila punteatzen duzunetik bideoa grabatzen hasten
denera arte.
Desaktibatuta
Kameraren tekla punteatu bezain laster hasiko da bideoa grabatzen.
Fokatze modua
Bideoko zein zatik izan behar duten argien kontrolatzen du fokatze-ezarpenak.
Fokatze automatiko jarraitua aktibatuta dagoenean, kamerak fokatzen jarraitzen du
fokatze-marko zuriaren barruko eremua fokatuta ager dadin.
Fokatze bakar automatiko
Kamerak automatikoki fokatzen du hautatutako gaia. Fokatze automatiko jarraitua aktibatuta dago.
Aurpegi detekzioa
Kamerak automatikoki hautematen ditu bost aurpegi eta markoekin inguratzen ditu. Kamerak automatikoki
fokatzen du hurbilen dagoen aurpegia. Zein aurpegi fokatu ere hauta dezakezu pantaila punteatuta.
Kameraren pantaila punteatzean, marko horia agertuko da hautatu eta fokatu den aurpegia erakusteko.
Aurpegi hautematea ezin da erabili eszena mota guztietan. Fokatze automatiko jarraitua aktibatuta dago.
Objektuen segimendua
73
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Objektu bat hautatzen duzunean bisorea ukituta, kamerak automatikoki egingo du horren jarraipena.
Ezarpen hori Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.
Neurketa
Funtzio honek automatikoki zehazten du esposizio orekatua, argazkian atera nahi
duzun irudian dagoen argi kopurua neurtuta.
Erdia
Esposizioa irudiaren erdiko baldintzetara doitzen du.
Normala
Esposizioa irudi osoko argi kopuruan oinarrituta kalkulatzen du.
Puntua
Esposizioa artera nahi duzun argazkiaren zati txiki batera doitzen du.
Ezarpen hori Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.
Mikrofonoa
Hautatu bideoak grabatzerakoan inguruko soinuak grabatzea nahi duzun.
Flasha
Erabili bideoak grabatzeko flash argia, argi baldintzak kaxkarrak direnean edo
hondoko argia dagoenean. Bideo flash ikonoa ( ) bideokameraren pantailan soilik
dago erabilgarri. Kontuan izan batzuetan bideoaren kalitatea hobea izan daitekeela
argirik gabe, baita argi gutxi dagoenean ere.
Aktibatuta
Desaktibatuta
74
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.