Zerbitzuen eta eginbideen mugak
Erabiltzailearen gida honetan deskribatutako zerbitzu eta eginbide guztiak ez dira
herrialde guztietako sare eta zerbitzu hornitzaile guztiekin bateragarriak. Hori GMS
sareko Nazioarteko Larrialdi Deietarako 112 zenbakiaren kasuan ere gerta daiteke.
Jarri zure sareko operadorearekin edo zerbitzu hornitzailearekin harremanetan
zerbitzu edo eginbide jakin baten erabilgarritasuna eta aplika dakizkiokeen tarifa
gehigarriak ezagutzeko.
Gida honetan deskribatutako hainbat eginbide eta aplikazio erabiltzeko, litekeena da
Interneterako sarbidea behar izatea. Datu konexio karguak aplika daitezke gailuaren
bidez Internetera konektatzeagatik. Informazio gehiago lortzeko, jarri hari gabeko
zerbitzu hornitzailearekin harremanetan.