Lege-informazioa
SonyC5302/C5303/C5306
Sony Mobile Communications AB konpainiak edo haren enpresa afiliatu batek argitaratu du, inolako bermerik
gabe, Erabiltzailearen gida hau. Akats tipografikoen, informazioaren zehaztasun faltaren, edo programaren zein
osagarrien hobekuntzen ondorioz Sony Mobile Communications ABk Erabiltzailearen gida honetan aldaketak
egin beharko balitu, horiek edonoiz eta jakinarazpenik gabe egiteko eskubidea du. Dena den, Erabiltzailearen
gida honen argitalpen berriagoetan gehituko dira aldaketak.
©Sony Mobile Communications AB, 2013.
Eskubide guztiak erreserbatuta.
Gailu mugikorrak eduki gehigarria, adibidez, dei tonuak, deskargatzeko, biltegiratzeko eta birbidaltzeko
gaitasuna du. Eduki horren erabilera hirugarrenek murritz edo debeka dezakete, eta murriztapen horiek
copyright lege aplikagarriei lotuta egon daitezke, baina horietara mugatu gabe. Zuk, eta ez Sonykonpainiak,
izango duzu gailura deskargatzen edo handik birbidaltzen duzun edukiaren ardura osoa. Edozein eduki
gehigarri erabili aurretik, ziurtatu zilegi erabiltzera zoazela edo, bestela, erabilera hori egiteko baimenduta
zaudela. Sony konpainiak ez dizu ziurtatzen apartekoen edo hirugarrenen edukien zehaztasunik, osotasunik
edo kalitaterik. Sony ez da inola ere zure aparteko edukiaren edo hirugarrenen edukiaren erabilera okerraren
arduradun izango.
Hirugarrenek eskainitako aplikazioak edo zerbitzuak aipa daitezke Erabiltzailearen gida honetan. Programa edo
zerbitzu horiek erabili ahal izateko, baliteke hirugarren hornitzailearen zerbitzuan erregistratu behar izatea, eta
programek eta zerbitzuek erabilera baldintza gehigarriak izan ditzakete. Hirugarrenen webguneetan edo
hirugarrenen webguneen bidez sartutako aplikazioak erabili aurretik, irakurri webgune horien erabilera
baldintzak eta pribatutasun gidalerro aplikagarriak. Sony konpainiak ez du ziurtatzen edo bermatzen
hirugarrenek eskainitako webguneen eta zerbitzuen erabilgarritasunik edo funtzionamendurik.
Kendu bateria, lege informazioa ikusteko, esaterako, CE marka.
Hemen aipaturiko produktu eta konpainia guztiak marka komertzialak edo dagozkien jabeen marka
erregistratuak dira. Hemen berariaz eman gabeko eskubideak erreserbatuta daude. Gainerako marka bakoitzak
bere jabea du.
Informazio gehiago eskuratzeko, bisitatu
www.sonymobile.com.
Irudi guztiak lagungarriak dira soilik eta litekeena da egiazko gailuaren itxura zehatza ez izatea.
Microsoft enpresaren jabetza intelektualaren legeekin babestuta dago produktu hau. Microsoft enpresaren
lizentziarik gabe, debekatuta dago teknologia hau produktu honetatik kanpo erabiltzea edo banatzea.
Edukiaren jabeek Windows Media eskubide digitalen kudeaketa teknologia (WMDRM) erabiltzen dute haien
jabetza intelektuala babesteko, copyright-ak barne. Gailu honek WMDRM softwarea erabiltzen du WMDRM
bidez babestutako edukia atzitzeko. WMDRM softwareak edukia babesten ez badu, eduki babestua
erreproduzitzeko edo kopiatzeko WMDRM erabiltzeko softwarearen gaitasuna baliogabetzea eska diezaiokete
edukiaren jabeek Microsoft-i. Baliogabetzeak ez dio babesik gabeko edukiari eragiten. Babestutako edukiaren
lizentziak deskargatzen dituzunean, onartzen duzu Microsoft-ek lizentzietan baliogabetze zerrendak gehi
ditzakeela. Edukiaren jabeek WMDRMaren bertsioa berritzea eska lezakete haien edukia atzitzeko. Bertsio
berritzea baztertzen baduzu, ezingo duzu bertsio berritzea eskatzen duen edukia atzitu.
Produktu honek MPEG-4 visual eta AVC patenteen lizentzia du erabilera pertsonalerako eta ez
komertzialerako, bezeroak hauek egin ditzan: (i) MPEG-4 visual estandarraren ("MPEG-4 video") edo AVC
estandarraren ("AVC video") arabera bideoa kodetu eta (ii) kontsumitzaile batek jarduera pertsonal eta ez
komertzial batean kodetutako MPEG-4 edo AVC bideoak deskodetu, edo MPEG-4 edo AVC bideoak hornitzeko
MPEG LA lizentzia duen bideo hornitzaile batengandik lortutako MPEG-4 edo AVC bideoak deskodetu. Ez da
ez lizentziarik, ezta lizentzia inpliziturik ere ematen beste edozein erabilerarako. Informazio gehigarria, barneko
erabilerei eta erabilera promozionalei eta komertzialei erlazionatutakoa barne, MPEG LA, L.L.C.
konpainiarengandik eskura daiteke. Ikus http://www.mpegla.com. MPEG Layer-3 audio deskodetze
teknologiaren lizentzia Fraunhofer IIS and Thomson-ek eman du.
SONY MOBILE EZ DA ERANTZULE IZANGO ZURE GAILUAN GORDETAKO DATU PERTSONALAK ETA
FITXATEGIAK KALTETU, GALDU, EZABATU EDO GAINIDATZI IZANAGATIK (KONTAKTUAK, MUSIKA ETA
122
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
ARGAZKIAK BARNE, BAINA HORIETARA MUGATU GABE), HORIEK ERABILTZAILE GIDA HONETAN
AZALTZEN DIREN METODOETAKO BATEN BIDEZ EGINDAKO GAILU EGUNERATZE BATENGATIK
SORTU BADIRA, EDO DOKUMENTU HONETAKO "KONTAKTUAK TRANSFERITZEKO METODOAK" ETA
"DATU BILTEGIRATZEA" AZPIATALETAN AZALTZEN DIREN ARGIBIDEAK EDO AHOLKUAK
ERABILTZEAGATIK SORTU BADIRA. SONY MOBILE EDO HAREN HORNITZAILEAK EZ DIRA INOLAZ ERE
ZUREKIKO ERANTZULE IZANGO SORTUTAKO KALTEENGATIK, GALERENGATIK ETA LEGE-
-EKINTZENGATIK (KONTRATUKO ZATI EDO KONTRATU URRATZE BADA ERE, ZABARKERIA EDO
ANTZEKOAK BARNE, BAINA HORIETARA MUGATU GABE), HORIEK GAILUARENGATIK ZUK
ORDAINDUTAKO ZENBATEKOA GAINDITZEN BADUTE.
123
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.