Egutegia eta alarma
Egutegia
Egutegiari buruz
Gailuak egutegia du zure denbora kudeatu ahal izateko. Google™ kontu bat baduzu,
gailuko egutegia web egutegiarekin sinkronizatu ahal izango duzu. Ikusi
Microsoft®
Exchange ActiveSync® zerbitzuarekin sinkronizatzea
atala 105 orrian.
Ezarri egutegiaren ikuspegia
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu Egutegia.
2
Punteatu behera gezia goitibeherako menua irekitzeko, eta gero hautatu aukera
bat.
Ikusi hainbat egutegi
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu Egutegia.
2
Sakatu eta, ondoren, punteatu Egutegiak.
3
Hautatu ikusi nahi dituzun egutegiak.
Egutegiko gertaerak sortzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu ; ondoren, punteatu Egutegia.
2
Punteatu .
3
Egutegia kontu batekin edo gehiagorekin sinkronizatu baduzu, hautatu gertaera
gehitu nahi duzun kontua. Gertaera hori bakarrik gehitu nahi baduzu gailuan,
punteatu Gailuko egutegia.
4
Sartu gertaeraren izena, ordua, kokapena eta deskribapena.
5
Punteatu Gehiago eta hautatu gertaeraren abisua. Gertaeraren abisu berri bat
gehitzeko, punteatu .
6
Nahi izanez gero, hautatu Errepikapena ataleko beste aukera bat.
7
Punteatu Eginda.
Hitzorduaren garaia hurbiltzen denean, gailuak jakinarazpen soinu laburra erreproduzituko du
hitzordua gogorarazteko. Halaber, agertzen da egoera barran.
Ikusi egutegiko gertaerak
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu ; ondoren, punteatu Egutegia.
2
Punteatu ikusi nahi duzun gertaera.
Egutegiaren ezarpenak aldatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu ; ondoren, punteatu Egutegia.
2
Sakatu eta, ondoren, punteatu Ezarpenak.
3
Punteatu aldatu nahi duzun ezarpena eta, ondoren, editatu nahi bezala.